Zergatik KOLOREKO?Foto-0002IMG_6957 Hemen dizuzu KOLOREKOren erabilera zabaltzera eraman gaituzten arrazoietako batzuk:

  • Gaur egungo kolorazio-sistema botanikoak naturalak dira guztiz, 100%ean, eta ilea babestu eta indartzen dute; kolore bizia emateaz gainera, primeran estaltzen dituzte ile zurituak, eta buruko ilearen egitura naturala sendotzen dute. Jakina denez, tindagai sintetikoek eta erdi naturalek osagai kimikoak (amoniakoak, p-phenilidiaminak, phenolak, bentzenoak, peroxidoak, parabereak, metalak, etab.) dauzkate eta horiek erabiltzea arriskutsua izan daiteke gure osasunarentzat, alergiak eta toxikotasunak agertzeko arriskua dagoenez. Ez da halakorik gertatzen kolorazio-botanikoekin, hauek guztiz naturalak izatean, ileari ez baitiote inolako kalterik egiten; alderantziz, babestu egiten dute.
  • Koloreko sistema botanikoak, 100% naturalak, bezeroari eta profesionalari erosotasuna, fidagarritasuna eta ongizatea eskaintzen diotelako, tindagaiek dituzten osagai kimikoek ematen duten sumindurra, desprotekzioa eta ondoezina ekiditu egiten dituzte.
  • Haurdunaldian tindagai kimikoak erabiltzea, medikuek aholkatzen duten bezala, ez dela gomendagarria uste dugulako, eta aldi berean gure organismoarekin kontaktua duten osagai kimiko kaltegarriak ekiditu behar ditugulako, bai haurdunaldian, baita beste garaietan ere.
  • Gure ilearekiko erasoa ekidituz, era berean horrek suposatzen duen dependentzia eta gastua saihesten dugulako, izan ere nahitaezko erabilpena bait dakarte produktu.
  • Sistema natural hauen erabilpenarekin, produktu toxikoen emanaldia ingurugiroan minimizatzen dugulako, bai produkzio prozesuan, erabilpenean, zein produktuaren hondakinean.
  • Ilearen tratamendua %100ean botanikoa baldin bada, ilearen kutikularen egitura itxita mantenduko da. Gero eta itxiagoa egon, ilea babestuagoa eta indartsuagoa egongo delako. Aldiz, ilea kimikoki tratatzen badugu, ilearen kutikularen egitura irekia egongo da, gero eta irekiagoa egon, ilea hauskorra, endredatua, trinkotua agertuko da, azken finean ilea hondatua eta desbitalizatua agertuko da.

Azken finean, naturak eskaintzen digun aukera delako, gure ilea koloratu eta tratatzeko.

GALERIA

70% Cana a rubio dorado

75% Cana a castaño medio

100% Cana a rubio claro

95% cana a rubio claro