ZURE ILEARENTZAT PROPOSAMEN NATURALA

Sortu zenetik, 1985ean, gure ile-apaindegian esperientzia handiko profesional talde sendo batek lan egiten du, bezeroei gure arreta, jakintza eta sormen guztia eskaintzeko prest. Gurera datorren bezeroak giro atsegina topatuko du, eta atentzio pertsonalizatua izango du beti.
Ez da gurea ile-apaindegia konbentzionala, gure irizpideak eta lan egiteko moduak bestelakoak baitira. Gurean ez ditugu osagai kimikoak erabiltzen, beste leku askotan gertatzen den bezala; horien ordez, kosmetika biologikoan oinarritutako sistema bat landu dugu, oso eraginkorra eta emaitza bikainak ematen dituena, eta etengabe berritzen eta hobetzen ditugu gure teknikak eta zerbitzuak.